COVID-19

Koronabirusak kutsatutako beste 775 kasu erregistratu dituzte EAEn; 346, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 18a, 12:59

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu egin dituzte COVID-19ari  buruzko datuak. Larunbatean, 8.311 proba egin zituzten erkidegoan eta haien bidez 775 positibo diagnostikatu. Positibo tasak gora egin du bezperakoarekin alderatuta, %8tik %9,3ra pasatu baita. Kutsatze berrietako gehienak, 346, Gipuzkoan atzeman dituzte, 323, berriz, Bizkaian; 97, Araban; eta bederatzi kasu beste erkidego edo toki batzuetako herritarrak dira. Ospitaleei dagokienez, koronabirusak eragindako 80 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta 140 gaixo daude ZIUetan.