COVID-19

Lasarte-Orian zazpi kasu baieztatu dituzte azken 24 orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 8a, 12:36

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian zazpi kutsatze berri atzeman dituzte asteazkenean; hilabetea hasi zenetik, 38. Intzidentzia-tasa metatua goraka doa, eta 400eko muga gorritik gero eta gertuago dago: 357,05ekoa da.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan 31 positibo detektatu dituzte apirilaren 7an: hamar Astigarragan, zazpi Lasarte-Orian, bost Hernanin, lau Andoainen, hiru Usurbilen eta bi Urnietan. Astigarragak 400eko muga gainditu du eta eremu gorrian sartu da. Gertu daude Lasarte-Oria, Usurbil eta Andoain.

EAEko hiru lurralde historikoetan 788 kutsatze baieztatu dituzte, horietatik 296 Gipuzkoan. Osakidetzako langileek 11.038 PCR eta antigenoen proba egin dituzte positibo berriak atzemate aldera; horien positibotasun-tasa %7,1ekoa izan da.

Osakidetzako ospitaleetan 366 pertsona daude ingresatuta koronabirusagatik, horietatik 103 sintoma larriekin, ZIU unitateetan. Asteazkenean 65 paziente erietxeratu dituzte.