COVID-19

Bost kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian asteartean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 7a, 13:15

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian beste bost kasu atzeman dituzte azken 24 orduetan. Urteko laugarren hilabetea hasi zenetik 31 kutsatze zenbatu dituzte gure herrian, eta, ondorioz, intzidentzia-tasa metatuak igotzen jarraitzen du. 400eko mugatik gero eta gertuago dago, gaur-gaurkoz 330,80koa baita tasa hori.

Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan hogei positibo detektatu dituzte apirilaren 6an: bosna Andoainen, Astigarragan, Hernanin eta Lasarte-Orian. Astigarraga eremu laranjan sartu da asteartean. Udalerri bakar batek ere ez du 400eko muga gorria gainditzen, zenbait herri (Lasarte-Oria barne) gero eta gertuago dauden arren.

EAEko hiru probintzietan 731 kasu atzeman dituzte asteartean, horietatik 282 Gipuzkoan. Osakidetzako langileek 9.241 PCR eta antigenoen proba egin dituzte kutsatze berriak atzemate aldera; positibotasun-tasa %7,9 izan da.