Martxoaren 26tik 28ra 45 kutsatze diagnostikatu dituzte Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan: Hernanin hamabost, Lasarte-Orian 11, Andoainen zortzi, Usurbilen sei, Astigarragan lau eta Urnietan bat. Udalerri guztiak daude eremu horian, Usurbil izan ezik: 332,91ko intzidentzia-tasa metatua du, eta eremu laranjan dago.