COVID-19

201 kutsatze atzeman dituzte Gipuzkoan azken 24 orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 28a, 12:57

COVID-19aren hedapenaren eguneraketa egin du eguerdiro bezala Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Atzo, 8.042 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietatik 467 positiboak izan ziren. Hortaz, positibo tasa %5,8 da. Lurraldeka banatuta, 201 kutsatze berri atzeman dituzte Gipuzkoan, 186, berriz, Bizkaian; 77, Araban eta gainerako hiruak beste erkidego edo toki batzuetakoak dira. Ospitaleen egoerari dagokionez, koronabirusak eragindako 42 lagun ospitaleratu zituzten larunbatean eta 88 gaixo zeuden ZIUetan.