COVID-19

Lasarte-Orian zortzi kasu atzeman dituzte asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 15a, 12:54

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian zortzi kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera: sei, bat eta bat, hurrenez hurren. Horiekin guztiekin, orain arte, martxoan hemerezi positibo diagonostikatu dituzte gurean. Eremu horian jarraitzen dugu, berdetik gertuago laranjatik baino; intzidentzia-tasa metatua 99,76koa da.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerri guztietan detektatu dute kutsatzeren bat asteburuan: bederatzi Hernanin, zortzi Lasarte-Orian, bina Andoainen eta Usurbilen eta bana Astigarragan eta Urnietan. Guztira, 23 kasu. 

Erlazionatuak

Urtebete olatu artean

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 14 Gizartea