COVID-19

COVID-19ak eragindako beste 295 lagun daude EAEn; 92, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 14a, 12:55

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusari hedapenari lotuta larunbatean bildutako datuen berri eman du eguerdian. Atzo egindako 5.962 proba diagnostikoen %4,9 positiboak izan ziren, hau da, 295 kutsatu berri atzeman zituzten. Horietako 92, Gipuzkoan; 160, Bizkaian; 41, Araban; eta bi, EAEtik kanpo bizi diren herritarrak dira. Bestalde, COVID-19ak eragindako 42 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 97 gaixo daude erkidegoko ospitaleetako ZIUetan.