ARGAZKI LEHIAKETA

'Filomena' argazki lehiaketaren irabazleak jaso du saria

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 18a, 09:00

Avenida Tabernak mimo handiz egindako patata-tortilla ederra eraman dute etxera Oihane de Castro eta Anna Pawloska herritarrek. TXINTXARRI aldizkariak urtarrilean Filomena argazki lehiaketa antolatu zuen, herritarrek elurretan ateratako irudi ederrak jaso eta erakusteko asmoz. De Castrok bidalitako argazkiak lortu dituenez bozka gehien, sari ederra irabazi du.

Askari edo afari ederra egin zuten Oihane de Castro eta Anna Pawloska herritarrek joan den asteko larunbatean, TXINTXARRI-ren eta Avenida Tabernaren kontura: txakaz (karramarro-makiltxoak mahonesarekin nahastuta) barrubetetako patata-tortilla eder bat, hain justu. Hori izan da Filomena argazki lehiaketan bozkatuena izan den argazkia bidaltzeagatik irabazi duen saria. On egin izana espero dugu, Oihane eta Anna! Zorionak!