Lasarte-Oriatik Donostiara arteko auto-karabana egingo dute ostalariek larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 19a, 08:30
Lasarte-Oriako zenbait ostalarik antzeko egitasmo bat burutu zuten iazko azaroan. Azalpenak entzun zituzten protesta egitera irten aurretik.

Ostalaritza aurrera! plataformak errepidera eramango ditu protestak larunbat honetan, otsailak 20. Hipodromotik aterako dira, 16:30ean, eta Donostiarantz abiatu gero: helmuga Intxaurrondo izango da. Antolatzaileek ekimenean parte hartzeko deia luzatu diete Lasarte-Oriako tabernariei.