OSTALARITZA

Agintariei "konponbideak" eskatu dizkiete Lasarte-Oriako ostalariek

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 11a, 18:54

Ostalaritza Lasarte-Oria taldearen deiari erantzunez, hamarnaka tabernari Okendo plazan kontzentratu dira gaur, bizi duten egoera salatzeko eta agintariei "soluzioak" eskatzeko. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren baimena tarteko, pertsiana igo dute gehienek, baina bihar LABI aholku batzordeak erabakiko duenaren zain daude, egoera eta neurriak aldatu egin daitezkeelako.

Nik ostalaritza babesten dut irakur zitekeen manifestatu diren ostalariek erakutsi dituzten afixetan. Horrez gain, txilibituak eta kazerolak erabili dituzte, haien aldarriak are ozenago zabaltze aldera. Ordu laurden inguruko protesta-ekitaldia egin dute tabernariek, lanera itzuli aurretik. Gaur-gaurkoz, baimena dute jarduteko, abendutik indarrean dauden baldintzak betetzen badituzte. Bihar, dena den, aldatu egin daiteke hori, LABI aholku batzordearen bileraren ostean neurriak iragarriko dituelako Eusko Jaurlaritzak. 

Erlazionatuak

Herriko taberna ugari, berriro ere zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2021 ots 10 Ekonomia

Lasarte-Oriako ostalarien kontzentrazioa

Txintxarri Aldizkaria 2021 ots 11 Ekonomia