Norbanakoez gain, ostalariek nahiko lukete abenduaren 8ko mobilizazioarekin bat egitea kirol taldeek, elkarte gastronomikoek, merkatariek, eragile sozial eta kulturalek... Elkarteek erabili ohi dituzten arropekin joatera gonbidatzen dituzte; ostalariek babestutako kamisetekin, esate baterako. Bestelako tresna batzuk ere eraman ahalko dituzte; hala nola, bizikletak, patinak edo musika tresnak.
