Protesta zaratatsua egin dute ostalariek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 14a, 13:51

Astebete osatu da gaur tabernen itxieratik. Eguerdian pertsianak altxa eta ateak ireki dituzte tarte batez, baina barrutik zartagin, kazola eta eta burruntziak hartu eta protesta egiteko besterik ez da izan. 

Zazpigarren egunez tabernak eta jatetxeak itxita daude. Eramateko otorduak prestatzen ez dituztenek lanik egiterik ez dute izan hilaren 7tik. Gaur zortzi herriko erdiguneko kaleak hartu zituzten erabakiaren aurka protesta egiteko, gaur, berriz, norberak bere establezimendu aurrean entzunarazi du euren kexa. 

Hasi 12:30ean hasi dira, baina aurretik taberna batzuetan mugimendua nabari zen. Batzuek kalean prest zituzten protestarako gailuak: Kazolak, burruntziak, koilarak... zarata egiteko dena zer baliagarri. Ozen entzun da beraien haserrea. Kale Nagusitik eta Geltoki kaletik igaro diren autoetako askok ere bat egin dute protestarekin, klaxon soinuarekin erakutsi diete elkartasuna. Kaleetan, ostalariekin batera, langileak, senideak eta herritarrak ere baziren. Izan ere, herriko ekonomiaren sektore garrantzitsua baita, eta halaber, bilgune garrantzitsua. 

Geltoki kalean 20 minutuz luzatu da burrunba, eta amaitzean,  pasa den astean ez bezala, Okendo plazan ostalarien manifestua entzungai jarri dute. 

Erlazionatuak

Kazerolada Jalgi aurrealdean

Txintxarri Aldizkaria 2020 aza 14 Ekonomia