Aurten elkarteko 24 establezimenduk bat egingo dute ekimenarekin eta bihar, azaroaren 27a, beherapenak eskainiko dituzte euren produktu edo zerbitzuetan.
Aterpea elkarteko kideek herritarrak gonbidatzen dituzte beherapenez baliatuz, Eguberrietako erosketak aurreratzeko.
Era berean, elkarteko kideen artean banatu dituzten sentsibilizazio kartelak aurkeztu dituzte. Horien bitartez, "hain garai zailetan" herrian erostearen garrantziaz ohartarazi nahi dituzte herritarrak.
Aurkezpenaz gain, azaroan aurrera eraman zuten Bezeroaren Hamabostaldia kanpainako sariak ere banatu dituzte. 500 euroko balioa duten erosketa bonuen zortekoak Izaskun Lopez eta Josean Prado izan dira; 250 euroko sariena, berriz, Arancha Garcia, Edurne Biain, Jose Guerrero eta Aitor Garcia.