Aterpearen merkatari elkartearen jarduna diruz lagundu du, aurten ere, udalak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 20a, 14:00

2020. urteko hitzarmena  sinatu dute asteon, Aterpea merkatari-elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak.  COVID-19ak sortutako eguneroko berrira egokitu behar izan dute merkatariek

25.000 eurorekin lagunduko du Lasarte-Oriako Udalak Aterpea merkatarien elkartearen aurtengo jarduna. Horrela berretsi dute ostegun eguerdian sinatutako hitzarmenak. 

Aterpeako lehendakari Miguel Angel Prieto eta lehendakariorde Ana Laureano bildu dira Agustin Valdivia alkatearekin eta Nuria Fernandez Soziekonomia batzordeburuarekin. Aterpearen urteko aurrekontua 48.947 eurokoa da, eta jakitera eman dutenez, 25.000 eurorekin lagunduko du udalak merkatarien aurtengo jarduna.

Alkateak merkatarien elkarteak urte guzti hauetan egindako lana goraipatu du, baina azpimarra berezi egin dio, aurten, COVID-19ren pandemiak eragindako egoera zail honetara moldatzeko egin duten esfortzuari. Ahalegin horrek 25.000 euroko diru laguntza mantentzea ekarri duela ere azaldu dute udal ordezkariek. 

Aterpeako lehendakariak ere hitza hartu du, eta eskerrak eman dizkio udalari beste urtebetez hitzarmenaren alde egindako ahaleginagatik. Nabarmendu du azaldu du diru laguntza horri esker, elkarteak bere jarduera ugari finantzatu ahal izango dituela, guztiak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalak sustatzeko egindakoak. 

Bide batez, COVID-19ak eragindako egoera honetan, eguneroko zaila bizitzen ari diren herriko ostalariak gogora ekarri dituzte, eta merkatarien elkartetik animoak bidali dizkiete. 

 

Hauek dira hitzarmenaren bidez finantzatuko diren Aterpearen egitasmoak:

  • Eguberritako kanpaina (urtarrila)
  • Aparkalekua kanpaina
  • Ardo-dastaketa
  • Berriz irekitzeko kanpaina
  • Lortu 1.000 euro kanpaina
  • Stock azoka
  • Udazken Festa
  • Bezeroen hamabostaldia
  • Black Friday
  • Eguberritako kanpaina (abendua)
  • Publizitatea, sustapena eta prestaketa