Bezeroen hamabostaldia, bezeroak saritu eta komertzioak laguntzeko

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urriaren 29a

Azaroaren 2tik 14ra Aterpeako kanpainan parte hartzen duten komertzioetan erosketak egiten dituzten bezeroek, erosketa bonuen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Sei sari banatuko dituzte; 500 euroko bi eta 250 euroko lau

Aterpea merkatarien elkarteak jarraitzen du bezeroen fideltasuna saritzen. Azaroa hasieran, bezeroek, kanpainan parte hartiko duten establezimenduetan egiten dituzten erosketen truk, erosketa bonuen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Hilaren 2tik 14ra bezeroaren hamabostaldia jarriko dute martxan.

Horrela, erosketa bakoitzeko papertxo bat jasoko du erosleak. Papertxo hori datu pertsonalekin  (izena, abizenak eta telefono zenbakia) bete beharko dituzte eta establezimendu bakoitzak bere lokalean jarriko dituen kutxetan bilduko dituzte. Parte hartzeko egunak pasata, ezaroan 16 eta 17an jasoko ditu Aterpeak parte hartuko duten establezimenduetako kutxak, eta 18an egingo dute zozketa, Mirentxun.

2000 euro sei saritan 
Orotara sei sari banatuko ditu merkatarien elkarteak bezeroen hamabostaldian: 500 euroko bi eta 250 euroko lau. Horiek, 10 euroko bonuetan banatuta jasoko ditu saridun bakoitzak, eta gutxieneko erosketa 10 eurokoa izango da. Adibide bat ere jarri dute hori azaltzeko: Bezero batek 28 euroko erosketa bat egiten badu, berak erabakiko du 10 euroko hiru bonu erabili, edo bi erabili eta 8 euro bere poltsikotik gehitu. Inolaz ere dirudik ez dela itzuliko azpimarratu dute.

Erosketa bonuak urte amaiera baino lehen erabili beharko dituzte sarituek; abenduaren 31 baino lehen.

Herritarrei deia
Aterpeak adierazi du herriko merkataritzan kontsumitzera bultzatu nahi dituztela herritarrak, eta horretarako, bezeroen hamabostaldian parte hartzera animatu dituzte.