Lasarte-Oriako Ostalaritzak protesta ekintza gehiago egingo ditu astean zehar

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 17a, 10:24

Mobilizazio gehiago iragarri ditu Lasarte-Oriako Ostalaritzak aste honetarako, sektorea bizitzen ari den egoera zaila bistaratu eta euren lana egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Asteazkenean, hilak 18, Andatza plazako azokan egongo dira ordubetez, 10:30etik 11:30era. Larunbatean berriz, azaroak 21, kotxe karabana bidez protestatuko dute herrian barrena, 12:00etatik 13:00era.

Erlazionatuak

Protesta zaratatsua egin dute ostalariek

Txintxarri Aldizkaria 2020 aza 14 Ekonomia