Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri dituen neurrietako batzuk. Larunbatean sartuko dira indarrean, azaroak 7. Dekretua bihar argitaratuko dute EHAA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, ostirala.
- Taberna eta jatetxeak itxita. Etxera eramateko janaria prestatu ahalko dute 21:00ak arte. Apustu etxeak ere, zarratuta.
- Etxeratzeko agindua ordubete aurreratu du: 22:00etatik 06:00etara.
- Jarduera sozioekonomikoak 21:00etan bukatuko dira. Bestela esanda, komertzioek ordu horretan itxi beharko dute. farmazienak eta gasolindegienak izan ezik.
- Taldekako kirol jarduerak, debekatuta, profesionalak eta erdi-profesionalak izan ezik. Ezingo da kirol ekitaldirik ikustera joan.
- Kultur jarduerek ere 21:00etan amaitu beharko dute. Gehieneko edukiera, %35.
- Garraio publikoen azken zerbitzuak 22:30ean izango dira.
Hilabetez egongo dira indarrean neurri horiek, baina Jaurlaritzak "etengabe" aztertuko du egoera; hamabost egun barru egoera epidemiologikoa ebaluatuko dute, neurriak malgutu ahal diren ala ez baloratzeko. Urkulluk esan duenez, "Eguberrietara ahalik eta baldintza onenetan iristea eta beste konfinamendu bat saihestea" dira helburuak, SARS-CoV-2 birusaren hedapena gutxitzearekin batera.