COVID-19

Lasarte-Orian 24 kasu atzeman dituzte asteazkenean, orain arteko kopuru altuena egun bakarrean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 5a, 13:55

Azaroko aurreneko lau egunetan 65 positibo detektatu dituzte gure herrian; azken 24ak atzo, asteazkena. Hori izan da kopuru altuena orain arte gurean, egun bakarrean. EAEko hiru lurraldeetan ere inoiz baino kutsatze gehiago erregistratu dituzte, 1.461. 

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerri guztiak daude gune gorrian, 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa daukatelako azken hamalau egunetan. Grafika hauetan ikus daitezke intzidentzia tasak eta azaroko kasuen bilakaera egunez egun:

EAEko hiru lurralde historikoetan inoiz baino positibo gehiago atzeman dituzte egun bakarrean: 1.461, bezperan baino 36 gehiago. Kasu gehienak Gipuzkoan erregistratu zituzten atzo, 671. 13.123 PCR proba eta 1.545 antigenoen test azkar egin dituzte azaroaren 4an; positiboak izan dira ehunetik hamar. 

462 pertsona ospitaleratuta daude koronabirusak jota Osakidetzaren zentroetan; horietatik 111 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan. R0 edo birusaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,09koa da erkidegoan, eta Gipuzkoan ere bai.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak 05: aerosolak

Txintxarri Aldizkaria 2020 aza 03 Gizartea