Beterri-Buruntza eskualdeko udalerri guztiek gune gorrian jarraitzen dute; guztien intzidentzia tasak bezperakoak baino altuagoak dira –adierazle horrek neurtzen du azken hamalau egunetan zenbat positibo egon diren 100.000 biztanleko–. Andoainen hogei kasu atzeman dituzte; Astigarragan, hiru; Hernanin, 26; Lasarte-Orian, 11; Urnietan, zortzi; eta, Usurbilen, sei.
EAEko hiru lurralde historikoetan 1.425 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik 630 Gipuzkoan. 14.221 PCR egin zituzten eta 1.390 antigenoen test azkar. Batak zein besteak aintzat hartuta, positiboak izan dira ehunetik bederatzi –%9,1–.
Astearteko ospitaleratuen daturik ez du eman Osasun Sailak. Zehaztu duen gauza bakarra izan da ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan 107 paziente daudela oheratuta. R0 edo birusaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,09koa da EAEn eta ehuneko bat baxuagoa Gipuzkoan.