Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo bildutako datu epidemiologikoen berri eman du eguerdian. Ostiralean, 16.847 proba diagnostiko, bai PCR bai antigeno, egin zituzten EAEn, eta horietatik 1.502 positiboak izan ziren. Orain arte, egun bakarrean detektatutako kopuru handiena da, baina positibo tasa (% 8,92) altuagoak izan dira.
Kutsatze berrien lurraldekako banaketa honakoa da: 596, Gipuzkoan; 688, Bizkaian; 203, Araban; eta gainerako hamabost kutsatuak erkidegokotik kanpo bizi diren herritarrak dira.
Ospitaleen egoerari dagokienez, COVID-19ak eragindako 81 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta 92 gaixo daude ZIUn.
Udalerri udalerri eta atalka banatutako datuen berri asteleheneko txosten epidemiologian emango dute.