Datu txarrak dakartza osteguneko txostena epidemiologikoak. 24 ordutan 23 positibo erregistratu dituzte herrian, bezperan baino hamasei gehiago eta pandemiaren hasieratik egun bakarrean bildutako zenbateko altuena. Horiek batuta eta hilabetea osatzeko bi egunen faltan, 201 kutsatze atzeman dira urrian.
Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan ere baikortasunerako arrazoi gutxi dituzte. Orotara, 67 positibo egiaztatu zituzen atzo, udalerri guztietan banatuta: Andoainen, bederatzi; Astigarragan, bi; Hernanin, hamazazpi; Lasarte-Orian, hogeita hiru; Urnietan, hamalau; eta Usurbilen, bi.
EAEn 16.237 proba egin zituzten ostegunean eta horietako 1.325 positibo izan ziren (1.221 PCR bidez eta 1.325 antigeno bidez). Hortaz, positibo tasa %8,2 da. Kutsatze berrien lurraldekako banaketa honakoa da: 570 Gipuzkoan; 605, Bizkaian; 140 Araban; eta 10 erkidegotik kanpo bizi diren pertsonak dira.
Erkidegoko ospitaletan SARS CoV-2ak eragindako 395 lagun daude, atzo ospitaleratutako 63 gaixoak gehituta; Zaintza Intentsiboko Unitateetan (ZIU), berriz, 84 gaixo, bezperan baino bost gehiago.