COVID-19

Zazpi kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urriaren 29a

Urriaren 28ko datu epidemiologikoak jaso ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txosten batean. Lasarte-Orian zazpi positibo detektatu dituzte azken 24 orduetan, bezperan baino zortzi gutxiago. Urria izaten ari da intzidentzia gehieneko hilabetea gurean: 178 kasu zenbatu ditu orain arte Osakidetzak.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerri guztietan detektatu dituzte kutsatzeak asteazkenean: Andoainen, hemezortzi; Astigarragan, hiru; Hernanin, hogei; Lasarte-Orian, zazpi; Urnietan, hamabost; eta Usurbilen, bost.

EAEko hiru lurralde historikoetan 1.126 positibo detektatu dituzte PCR eta Antigeno proben bitartez, horietatik 564 Gipuzkoan. 16.701 eta 458 egin dituzte, hurrenez hurren. 

Osakidetzaren zentroetan ospitaleratuta dauden pazienteen kopurua jaitsi egin da; asteazkenean, 385 izan dira. Horietatik 79 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan oheratuta daude. R0 edo birusaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,18koa izan da erkidegoan urriaren 28an, eta hiru ehuneko baxuagoa Gipuzkoan.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak 04: Test berriak

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 27 Gizartea