COVID-19

Eremu gorrian egon edo ez, neurri berberak herri guztientzat

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 27a, 10:12
Beterri-Buruntza eskualdeko udalerri guztiak eremu gorrian daude.

EAEko udalerri guztiek Eusko Jaurlaritzak astelehen arratsaldean iragarritako neurriak bete behar dituzte. Bestela esanda, azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiagoko intzidentzia-tasa daukatenek, eremu gorrikoek, ez dituzte kontuan hartu beharko Lakuak ostiralean iragarritako neurri are murriztaileagoak. Indargabetu egin ditu Jaurlaritzak.

Mugikortasunari eragiten dioten murrizketak oso zorrotzak izaki, apenas zegoen desberdintasunik eremu gorrian edo beste kolorekoren batean egon. Beste zenbait alorretan, ordea, neurri murriztaileagoak iragarri zituen Eusko Jaurlaritzak iragan asteko ostiralean, urriak 23. Atzo arratsaldean zehaztu zuenez, indargabetu egin ditu, eta semaforo gorria piztuta duten udalerriek –Lasarte-Oria da horietako bat– ez dituzte bete beharko.

Tabernak eta jatetxeek 23:00etan itxi beharko dute, eta ez 21:00etan, aurreko ostiralean iragarri bezala. Koktelak eta buffetak egitea posible izango da baina taldeak sei pertsonakoak badira gehienez. Hurrengo eguneko goizeko seiak arte itxita egon beharko dute. Gainontzeko komertzioen itxiera-ordua ere ez da 21:00etan izango.

 

Erlazionatuak

Lasarte-Oria ere eremu gorrian sartu da

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 26 Gizartea

Alarma egoera berriro ere indarrean

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 25 Gizartea