EUSKARALDIA 2020

Gerturatu eta izena eman IGUNE ibiltarian!

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 23a, 13:55

Ezker-eskuin: Jon Antxordoki, Mari Karmen Ormazabal eta Xabier Matxain, IGUNE ibiltariaren aurkezpen ekitaldian.

IGUNE ibiltaria herrian zehar ibiliko den bizikleta da. Bost gunetan zehar ibiliko da datozen asteetan: Kiroldegitik, kultur etxetik, Okendo plazatik, Andatza plazako azokatik eta tren geltokitik. Bertan, izena eman ahalko duzu diptikoa betez, online edo QR kode bidez. Bizikletarekin batera photocall bat jarriko da eta zure argazkiak egiteko eta sarera igotzeko aukera izango duzu! Ez ahaztu zure sare sozialetan irudi horiek partekatzeaz!

Albistea ilustratzen duen argazkiko hori izango da datozen asteetan herriko zenbait gunetan ikusiko duzuen bizikleta, IGUNE ibiltaria. Ostegun arratsaldean aurkeztu dute egitasmoa Lasarte-Oriako Udaleko Euskara batzordeburu Jon Antxordokik, Ttakun Kultur Elkarteko lehendakari Mari Karmen Ormazabalek 
eta Kultura saileko arduradun Xabier Matxainek.

Non egongo da IGUNE ibiltaria?

Manuel Lekuona kultur etxea

Azaroak 2, astelehena

18:00-20:00

Azaroak 10, asteartea

16:00-18:00

Azaroak 12, osteguna

18:00-20:00

   
Kiroldegia

Urriak 27, asteartea

18:00-20:00

Azaroak 3, asteartea

10:00-12:00

Azaroak 5, osteguna

12:00-14:00

Azaroak 16, astelehena

16:00-18:00

 
Azoka (Andatza plaza)

Urriak 28, asteazkena

11:00-13:00

Azaroak 4, asteazkena

09:00-11:00

Azaroak 11, asteazkena

11:00-13:00

Azaroak 18, asteazkena

09:00-11:00

 
Okendo plaza

Urriak 30, ostirala

18:00-20:00

Azaroak 8, igandea

12:00-14:00

Azaroak 14, larunbata

12:00-14:00

Azaroak 19, osteguna

18:00-20:00

Azaroak 20, ostirala

HASIERA

Euskotren geltokian

Urriak 26, astelehena

18:00-20:00

Urriak 31, larunbata

12:00-14:00

Azaroak 13, ostirala

18:00-20:00

Azaroak 17, asteartea

18:00-20:00

 

IGUNE ibiltariarekin batera photocall-a egongo da: izena eman, atera argazkia eta igo zure sare sozialetara! Ez ahaztu Lasarte-Oriako Euskaraldiaren Facebook, Instagram eta Twitter kontuak etiketatzeaz.

Erlazionatuak

'Nerabeak Euskaraldian' liburua aurkeztu dute

Txintxarri Aldizkaria 2020 ira 29 Euskara