EUSKARALDIA

Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 9a, 12:00

Herriko euskalgintzako 1. geruzako kideek izena ematera animatzen dituzte herritarrak.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra Euskaraldiaren bigarren edizioa izango da. Milaka 'belarriprest' eta 'ahobizi'-k, hamabost egunez, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala egingo dute. Lasarte-Orian ere bai. Herritarrek izena eman dezakete honezkero.

16 urtetik gorakoek eta euskaraz ulertzen dutenek izena eman ahalko dute ariketa sozialean. Egiteko moduaren arabera, bi rol hauetako bat har dezake herritar bakoitzak:

  • 'Belarriprest': "Lekua, gaia edo egoeraren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, ez dut beti euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan". 
  • 'Ahobizi': "Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean". 

Gogoratu! Rola aukeratzean, gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean. 

Erlazionatuak

Diptikoa uzteko puntu finkoak herrian zehar

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 09 Euskara

'Nerabeak Euskaraldian' liburua aurkeztu dute

Txintxarri Aldizkaria 2020 ira 29 Euskara