Lasarte-Oriako II. Mendi Festan izena emateko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 23a, 14:51

Lasarte-Oria Trail elkarteak dena prest dauka igandeko kirol hitzordurako. Izen-emateak, ordea, ez dituzte itxi oraindik. 300 parte-hartzailera mugatu dute kopurua, eta honezkero 200 inguru animatu dira II. Mendi Festara. Gestioa Internet bidez egitea gomendatzen dute antolatzaileek, baina saio presentzialak ere egingo dituzte kultur etxean, irailaren 24tik 26ra, 17:00etatik 20:00etara.