- Hiriguneetan eta anoa postuetan maskara derrigorrez jantzita eraman beharko dute martxalariek.
- Anoa postuetara iristean eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dituzte.
- Boluntarioen jarraibideei jarraitu behar zaie.
- Distantzia soziala mantendu beharko dute parte-hartzaileek, ahal den neurrian, batez ere Okendo plazan eta anoa postuetan.
- Proba hasi aurretik tenperatura hartuko zaie martxalari guztiei. 37,1 gradukoa baino altuagoa bada, pertsona horri ez zaio utziko parte hartzen.
- Anoa postuetan eskularruak jarriko dituzte. Martxalariek ez dituzte derrigorrez erabili beharko, baina antolatzaileek janztea gomendatzen dute, jaterako eta edaterako orduan batez ere.
- Antolaketan lagunduko duten boluntario guztiek maskara eta guanteak jantziko dituzte.
- Txartelarekin batera, parte-hartzaile bakoitzari emango zaio edalontzi bat, berak bakarrik erabili dezan Mendi Festa egin bitartean.
- Proban zehar arazo edo istripuren bat izanez gero, DYAren telefonoa eskura jarri du Lasarte-Oria Trailek: 943 46 46 22.
- Aurtengo edizioan ez da dutxarik eta zaindegirik egongo.
- Jende pilaketak saiheste aldera, aurten ez da hamaiketakorik eskainiko Okendo plazan. Horren truke, opari-poltsan pintxo bat dohainik jateko txartel bana sartuko dute antolatzaileek.