Biyak Bat egoitza, uztailaren 16tik aurrera martxan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 9a, 09:00

Biyak Bateko arduradunek jakinarazi dutenez, adinekoen egoitzak datorren asteko ostegunean zabalduko ditu ateak berriro, uztailak 16. Taberna 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 21:00etara irekiko dute, esate baterako. Ile-apaindegi eta kiromasaje zerbitzuak erabili nahi dituzten herritarrek aurrez eskatu beharko dute hitzordua.

Bulegoan lan egiten ere hasiko dira, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 12:30era. Edozein zalantza argitu edo informazioa eskatzeko, lasarte-oriatarrek deitu dezakete 943 36 39 64 telefonora, edo, bestela, biyakbat@gmail.com helbide elektronikora idatzi.