Biyak Bat erretiratuen elkarteko egoitza itxi da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 12a, 12:00

Koronabirusaren hedapena eusteko neurriak direla eta, Eusko Jaurlaritzak Euskal Erkidego Autonomoko zahar etxeak eta erretiratu elkarteak ixteko agindua eman zuen atzo arratsaldean

 

Eusko Jaurlaritzaren agindua jarraituz, Lasarte-Oriako Biyak Bat erretiratuen elkarteko egoitzeko ateak itxi dira gaur, beste jakinarazpenen zain.

Bertan egiten diren jarduerak ere bertan behera geratu dira. Martxoaren 26an aurreikusia zuten irteera ere ez da egingo.