Udako Txokoak

Hasi dira Ttakun KEren Udako Txokoak

Txintxarri Aldizkaria

Begiraleek eta haurrek gaur ezagutu dute elkar, giro ederrean, maskarak estali baina begietan suma zitezkeen irribarreekin, Okendo plazako arkupeetan, bakoitza bere espaziora joan aurretik. Uztail amaierara arte, ekintza eta jarduera ugari egingo dituzte, beti ere segurtasun eta higiene neurriak ongi zainduta.