Talde bakoitza astean behin elkartuko da ur ekintzak (surf, piragua...), Ibilaldiak eta mendi irteerak egiteko:
- Astelehenetan DBH1ekoak
- Asteartetan DBH 2koak
- Asteazkenetan DBH 3koak
- Ostegunetan DBH 4koak
Ordutegiak ekintzaren araberakoak izango dira, eta uztaila amaitu aurretik egun osoko jarduera bat ere egingo du talde bakoitzak. Zalantzak argitzeko hainbat bide dituzte herritarrek: deitu dezakete 688 634 480 telefonora edo bestela ktglasarteoria@ttakun.eus helbidera idatzi.