Arteaga II.a gaur itzuliko da kantxara

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 25a, 14:45

Axier Arteaga herritarrak larrialdi-egoeraren osteko bere lehen partida jokatuko du bihar, 22:15etik aurrera. Baikok ez du herritarra Masters Caixabank torneorako aukeratu, baina aurretiko partida jokatuko du. Telebistan ikusi ahalko da jaialdia

Atzo, ekainaren 24a, larrialdi-egoera osteko lehen pilotakadak izan ziren Eibarko Astelena pilotalekuan. Hasiera gazi-gozoa izan zen, ordea. Masters Caixabank txapelketako partida jokatzen ari zirela, lurraren egoera zela eta, bertan behera geratu behar izan zen jaialdia. 

Pilota zaletuak gogoz geratu arren, bihar izango dute hitzordu berria, Zeanurin, Bizkaian. Masters Caixabank txapelketako Elezkano IIak eta Aretxabaletak Jaka eta Albisu izango dituzte aurrez aurre. Aurretiko partidan, Axier Arteaga, Arteaga II.ak jokatuko du. Ibai Zabalarekin batera Elordi eta O. Etxebarriaren aurka egin beharko du herritarrak.

Baiko eta ASPE enpresek udako Masters Caixabank bikote mistoen torneoa antolatu dute. Baikok ez du Arteaga IIa aukeratu torneoan parte hartzeko, baina aurretiko partidak edo herrietako jaialdiak jokatzeko aukera izango du herritarrak.

Erlazionatuak

Pilota profesionala martxan jarri da

Txintxarri Aldizkaria 2020 eka 15 Kirola

Axier Arteaga: "Motzak egiten zaizkit egunak"

IƱigo Gonzalez Sarobe 2020 api 19 Kirola