Maiatzaren 12ra arte luzatu dute Udaltopen izena emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2020ko maiatzaren 7a

Hamar eguneko epean 300 lagun baino gehiagok eman dute izena aurtengo hamabigarren edizioan parte hartzeko. Koronabirusak eragindako egoera dela-eta, online egingo dute aurtengoa

Maiatzaren 14an egingo duten Udaltopen hamabigarren edizioa "berezia" izango da. COVID-19ak eragindako osasun larrialdiak ohiko formatua moldatu beharra ekarri du. Aurtengo egitaraua goiz bakarrera mugatu dute, eta online izango da.  Moldaketa horren "berezitasunak", ordea, "espektatibak goratu" dituela uste dute antolatzaileek: "Izen-emate datuek horrela egiaztatzen dute, hamar eguneko epean 300 lagunek eman dute izena, orain arteko kopururik altuena". 

Bilakaera ikusita, izen-ematea maiatzaren 12ra arte luzatzeko erabakia hartu dute. Doakoa da, eta Udaltop online jarraitzeko pasahitzak jasotzeko beharrezkoa da formularioa aurrez betetzea.

Udaltop etxetik: ireki leiho bat lan-munduari da aurtengo ediziorako erabilitako leloa.