Hamabigarren edizioa online egingo du Udaltopek, maiatzaren 14an

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 14a, 16:26
2019ko edizioaren aurkezpena. Argazkia: Kultur Atelier.

Koronabirusak eragindako osasun krisia tarteko, Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketaren antolatzaileek aldaketa batzuk egin behar izan dituzte: presentzialak izan beharrean, online eskainiko dituzte hitzaldiak-eta, maiatzaren 14an, ostegunez. "Bi egunetako egitaraua goiz bakarrera egokitu behar izan dugu". Apirilaren 24ean azalduko dute egitaraua.

Egitarauari buruzko xehetasunak apirilaren 24an emango dituzte antolatzaileek, ostiralarekin: zeintzuk izango diren hitzaldiak, jardunaldia nola bistaratu eta izen-ematea nola egin. "Zenbait aukera zabalduko ditugu ikus-entzuleen parte-hartzea bermatzeko", aurreratu dute.

Erlazionatuak