EUSKARAREN 10. MARATOIA

Igandean 'Hamar atzamar' dantzatzera deitu dituzte lasarteoriatarrak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 1a, 11:38

Etxeetako balkoi eta leihoak kantu eta dantzarako gune bilakatu ditu itxialdiak. Ildo beretik, Euskararen X. Maratoiko zortzikoteak eta antolatzaileek Hamar atzamar abestia dantzatzera gonbidatu dituzte lasarteoriatarrak. Hitzordua, igandean, hilak 3, txaloen ondoren da, 20:10 aldera. Herritarrak hasi dira pausoak eta hitzak ikasten, horietako bat ez bazara, oraindik garaiz zaude!

 

 

Erlazionatuak

Iganderako DJ bila

Txintxarri Aldizkaria 2020 api 30 Gizartea