EUSKARAREN 10. MARATOIA

Iganderako DJ bila

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 30a, 17:00

Itxialdian herriko balkoietatik musika jartzen ari diren herritarrei, aurtengo urriaren 17an eta 18an ospatuko den Euskararen X. Maratoiaren abestia jartzeko deia luzatu diete antolatzaileek eta zortzikoteko kideek. Jakin nahi dute nortzuk diren auzoko DJak, 'Hamar atzamar' abestia euren zerrendetan sartu eta igande honetan ozen jar dezaten, 20:10 inguruan. 

Antolatzaileek bi bide eman dizkiete herritarrei, konta diezaieten euren inguruko DJak nortzuk diren edo euren burua eskain dezaten: 695 78 53 89 zenbakia (whatsapp bidez komunikatzeko) eta kultura@ttakun.eus helbidea.
 
Itxialdian ohiko bihurtu da balkoietan musika jarri eta bizilagunekin musika giroa elkarbanatzea. Lasarte-Oriako auzo, kale eta plaza desberdinetan ere giro ederrak sortzen dira egunero. Aurten, urrian, Euskararen X. Maratoia ospatuko dela-eta, antolatzaileek egun horretarako sortu duten Hamar atzamar abestia aireratzeko gonbita luzatu dute. Duela astebete grabatu zuen zortzikoteak, eta maiatzaren 3an herriko balkoi eta leiho guztietan dantzatzeko deia luzatu dute.
 
 
 
Erlazionatuak