TTAKUN KE

Udako Txokoetako eta Udalekuetako izen-ematea maiatzaren 8an itxiko du Ttakunek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 30a, 11:22

Ttakun KEk antolatzen dituen ekimen horietan begirale gisa lan egin nahi duten herritarrek ere maiatzaren 8ra arteko epea dute eskaerak bidaltzeko, ostiralarekin. Dokumentu hau bete beharko dute interesa duten guztiek.

Begirale izan nahi duten lasarteoriatarrek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte: 

  • Begirale titulua edukitzea.
  • EGA Euskararen Gaitasun Agiria edo baliokidea.
  • Sexu delitua egiteagatik aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Ttakun KEko langileak etxetik ari dira beharrean egun hauetan, baita Aisiako arduraduna ere, koronabirusak eragindako egoera dela eta. Dena den, hainbat bide dituzte lasarteoriatarrek berarekin harremanetan jartzeko: aisia@ttakun.eus helbidera idaztea, edo 695 785 392 telefonora deitzea edo whatsapp bat idaztea.

Azken plazak

Inskripzioa ondorengo loturan egingo da, https://labur.eus/txokoak2020. Formularioa bete eta helbide elektronikoaren bitartez, harremanetan jarriko dira plaza baieztatzeko.

Larrialdi egoera amaitzean, plazarik libre balego, Ttakuneko bulegoan izena emateko epea irekiko litzake egoerak baimentzen duen heinean. 

Eskaintza

HH3 eta LH6 maila arteko haur eta gaztetxoek uztailaren 1etik 30era euskaraz gotzatzeko aukera paregabea izango dute. Jolasak, tailerrak, irteerak, kirola, abentura ekintzak... haur bakoitzak bere adinera egokitutako programa dibertigarria biziko du.

LH1 eta LH2 gaztetxoek, gainera, Larraulen 4 egun igarotzeko aukera dute. LH3-LH4 eta LH5 eta LH6 mailakoek, aldiz, Atxondo edo Donemiliagako aterpetxeetan egonaldia egingo dute.Hilabete osoa edo hamabostaldia hamaika bizipen izango dituzte etxeko txikiek. 

Erlazionatuak

Udako Txokoetako izena ematea online egingo da

Txintxarri Aldizkaria 2020 mar 17 Euskara