Udako Txokoetako izena ematea online egingo da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 17a, 11:45

Koronabirusari aurre egiteko neurriak direla eta, Ttakun Kultur elkarteak Udako Txokoetako izena emate prozesua moldatuko du. Inskripzioa Internet bidez soilik egingo da. Lehen eguna martxoaren 23a izango da

Larrialdi egoeran ezarri den konfinamendu egoera eta horrek dituen kalera ateratzeko mugak kontutan harturik, Ttakun kultur elkarteak Udako Txokoen izen ematea internet bidez bakarrik egingo dela erabaki du. 

Martxoaren 23ko goizeko 9:00etatik aurrera, irekiko da izena emate epea eta plaza guztiak jarriko dira eskuragarri. 

Inskripzioa ondorengo loturan egingo da, https://labur.eus/txokoak2020. Formularioa bete eta helbide elektronikoaren bitartez, harremanetan jarriko dira plaza baieztatzeko.

Larrialdi egoera amaitzean, plazarik libre balego, Ttakuneko bulegoan izena emateko epea irekiko litzake egoerak baimentzen duen heinean. 

Eskaintza

HH3 eta LH6 maila arteko haur eta gaztetxoek uztailaren 1etik 30era euskaraz gotzatzeko aukera paregabea izango dute.

Jolasak, tailerrak, irteerak, kirola, abentura ekintzak... haur bakoitzak bere adinera egokitutako programa dibertigarria biziko du.

LH1 eta LH2 gaztetxoek, gainera, Larraulen 4 egun igarotzeko aukera dute. LH3-LH4 eta LH5 eta LH6 mailakoek, aldiz, Atxondo edo Donemiliagako aterpetxeetan egonaldia egingo dute.

Hilabete osoa edo hamabostaldia hamaika bizipen izango dituzte etxeko txikiek.

Prezio eta eskaintzari buruzko xehetasun gehiago, ikus:

 

Ttakuneko bulegoko harrera itxita dagoenez, informazio gehigarririk behar izanez gero idatzi ttakun@ttakun.eus  edo aisia@ttakun.eus helbideetara.