Begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia ireki du Ttakun KEk

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 3a, 11:57

Udako Txokoetan eta Udalekuetan begirale izan nahi duten herritarrek aukera daukate begirale izateko eskaera egiteko. Hemezortzi urte baino gehiago eduki behar dituzte gutxienez. Deialdia maiatzaren 8ra arte zabaldu du Ttakun KEk, ostirala.

Begirale izan nahi duten lasarteoriatarrek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte: 

  • Begirale titulua edukitzea.
  • EGA Euskararen Gaitasun Agiria edo baliokidea.
  • Sexu delitua egiteagatik aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Ttakun KEko langileak etxetik ari dira beharrean egun hauetan, baita Aisiako arduraduna ere, koronabirusak eragindako egoera dela eta. Dena den, hainbat bide dituzte lasarteoriatarrek berarekin harremanetan jartzeko: aisia@ttakun.eus helbidera idaztea, edo 695 785 392 telefonora deitzea edo whatsapp bat idaztea.

Begirale izan nahi duzu Udako Txokoetan edo Udalekuetan? Bete izen-emate orri hau. Maiatzaren 8a izango da azken eguna.

Erlazionatuak

Apar festa, txokoak bukatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2019 uzt 30 Gizartea