Sanpedroak leiho eta balkoietatik ospatzeko deia

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 17a, 09:48
Iazko sanpedroetako helduen txupinazoa, Okendo plazan. Oraindik ez dakigu zer gertatuko den aurtengo festekin.

Oraindik ez da ziurra zer gertatuko ote den aurtengo sanpedroekin, baina, badaezpada ere, herritar batzuek ahalik eta ongien ospatzeko asmoa dute. Iñigo de Loyola kalean bizi diren auzotar batzuek deialdia egin dute Lasarte-Oriako festak norberak bere balkoitik ospatzeko, blusa eta bestelako ospakizun jantziekin.

Arratsaldeko 20:00etan lehertuko da festa: ordu horretan balkoietara ateratzeko deia egin dute antolatzaileek, blusak eta bestelako koloretako arropak jantzita.

David Sanchez Carretero lasarteoriatarrak kartel bat egin du ekimena iragartzeko; pasa den urteko jaietako afixan oinarritu da diseinua egiteko. 

Erlazionatuak

Irudimena ez dago konfinatuta

Txintxarri Aldizkaria 2020 api 16 Gizartea