Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa aurkeztu dute

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 11a, 18:44

Aurten hamabigarrenez, itsaspeko zinemaz gozatuko dute kultur etxera hurbiltzen diren lasarteoriatarrek. Astelehen arratsaldean egin dute lehen emanaldi-sorta, auditorioan. Hori baino lehen, zikloaren antolatzaile David Sanchez Carreterok eman dizkie azalpenak ikus-entzuleei. Danok Kide elkartearen ordezkari gisa Jesus Mari Egizabal joan da. Hirugarren batek ere parte hartu du aurkezpen ekitaldian: Enrique Talledo dokumentalgileak. Irekita dago argazki galeria ere, lehen solairuan.