'Kontent-Tu' egitasmoaren barne-araudia zehazteko, parte-hartze prozesua egingo du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 7a, 12:02
Iaz sortu zuen udalak 'Kontent-Tu' egitasmoa.

Herritarren iritziak jaso nahi ditu Lasarte-Oriako Udalak, 'Kontent-Tu' egitasmoaren barne-araudia zehazten haste aldera. Abenduaren 5era arte jasoko dituzte iritzi eta proposamenak, osteguna.

Lasarte-Oriako Udalak iragarri du Kontent-Tu egitasmoaren barne-araudia osatzeko prozedura martxan jarri duela. Lehenengo urratsa izango da herritarrei eskatzea ekarpenak egiteko gai horren inguruan, parte-hartze prozesu baten bidez. Iritzia emateko azken eguna abenduaren 5a izango da, osteguna. Zenbait baliabide eskaini dizkie udalak lasarteoriatarrei, proposamenak egin ahal izateko: idatzi bat aurkeztu dezakete erregistroan; posta elektroniko bat bidali partehartzea@lasarte-oria.eus helbidera; edo http://www.lasarte-oria.eus/eu/partehartzea web orrialdean sartu eta bertan iritzia eman.

Iaz sortu zuen udalak Kontent-Tu zerbitzua. Helburua da herritarren zahartzaroa "ederra eta zoriontsua" bilakatzeko ohiturak sustatzea edo mantentzea.