Ibon Fernandez Iradiren kasua berraztertuko dute bihar

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 24a, 10:09
Ibon Fernandez Iradi espetxetik ateratzearen aldeko elkarretaratze bat.

Lannemezango espetxean (Frantzia) daukate preso Ibon Fernandez Iradi herritarra. Esklerosi anizkoitza daukala-eta, behin baina gehiagotan eskatu dute abokatu, senide eta lagunek zigorraren etetea. Bihar aztertuko dute kasua berriro. Lasarte-Oriako Sarek ostiralean baloratuko du epaia, 19:30ean, Antonio Mercero aretoan.

Esklerosi anikoitzak jota, larriki gaixo dago preso lasarteoriatarra, Frantzian. Osasun arazoa artatzea eta kartzelako egonaldia "bateraezinak" direla behin baino gehiagotan salatu dute presoaren senide eta lagunek, eta biharko epaiketan ere eskaera berdinari eutsiko diote.

Kartzela zigorraren suspentsioa eskatuko dute. Osasun arazo oso larriak dituzten presoek eskatu dezakete, salbuespen neurri gisa. 16 urte daramatza kartzelan herritarrak, eta gaixotasuna detektatu ziotenetik, ez du artatzeko behar duen tratamendurik jasotzen.

Epaiketaren ostean, Sare kolektiboak prentsaurrekoa egingo du, prozesuaren berri emateko. Irailaren 27an izango da hitzordua, ostirala, Antonio Mercero aretoan, 19:30ean.

Oihu anizkoitza dokumentala