Lasarte Festibala ospatu du Elebeltzek

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 18a, 11:11

Donostia Festibala ospatu den asteburu berean antolatu du Elebeltzek Lasarte Festibala, herriko talde hasiberriei bozgorailua jarriz. LOUH, Lapur Gvng, Kingston Sound, Liluraren Kontra eta Kinada igo dira topaguneko eszenatokira.

"Donostia Festibaleko sarrerak, begi bat; Lasarte Festibalarena, doan". Horrela iragarri zuen Elebeltz Sorkuntza eta Eztabaida Askerako Topaguneak pasa den asteburuan antolatu zuen musika jaialdi alternatiboa. Herriko talde hasiberriei jarri zieten bozgorailua antolatzaileek larunbatean

LOUH taldeko gaztetxoek girotu zuten Elebeltz arratsaldean. Rock talde ezagunen bertsioak trebeziaz plazaratu zituzten, zaleen gozamenerako. Gainontzeko kontzertuak gauean izan ziren: Lapur Gvng, Kingston Sound, Liluraren Kontra eta Kinada. Gaueko ordu txikietara arte luzatu zuten festa parranderoenek, kontzertuak eskaini zituzten taldeen doinupean.

Argazkiak: Elebeltz Sorkuntza eta Eztabaida Askerako Topagunea

Erlazionatuak

Elebeltz Topaguneak ateak ireki ditu berriro

IƱigo Gonzalez Sarobe 2019 eka 13 Kultura