Udaltzainek pertsona bat identifikatu dutela salatu du Elebeltzek

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 18a, 11:20

Lasarte-Oriako udaltzainek Elebeltzeko kide bat identifikatu duela salatu du topaguneak. Igandean joan ziren agenteak bertara: pertsona baten NAN agiriari argazki bat atera zioten, galdera batzuk egin eta guneari zenbait argazki atera. 

Lasarte Festibalaren ondorengo egunean, igande goizean, topagunea garbitzen ari ziren Elebeltzeko zenbait kide. Lasarte-Oriako udaltzain batzuk agertu ziren orduan, eta pertsona horietako bat identifikatu. Gunearen argazki batzuk atera zituzten poliziek, eta galderak egin. Elebeltzek berak eman du horren berri sare sozialetan.