Otsagabian, raketekin elur gainean

Txintxarri 2019ko mar. 19a, 11:59

Ostadar Ipar Martxako kideak Otsagabian izan dira asteburuan, raketekin elur  gainean ibiltzen. Bertako ipar martxalariarekin teknifikazio saio bat ere egin dute. 

Ostadar Ipar Martxako 30 bat kide Otsagabian aritu dira asteburuan. Larunbatean Abodin izan ziren, raketekin eta makilekin ibilbidea egiten. Hango ipar martxalariekin ezagutu ahal izan zituzten txoko horiek. Ibili bakarrik ez, bazkaltzeko ere aprobetxatu zuten. Gartxoten elkartean "bazkari mundiala" prestatu zieten Otsagabiako martxalariek.   Arratsaldean bisita gidatua egin zuten, Otsagabia ezagutzeko. Igandean ere izan zuten zer egin; Gartxoten ibilbidea egin zuten batzuk; beste batzuk Muskildara igo ziren. Eta azkenik, hirugarren talde batek teknifikazio saio bat egin zuen hango martxalariekin. Maiatzaren 4an alderantziz egingo dute; Otsagabiakoak etorriko dira Lasarte-Oriara, bertako ibilbide eta txokoak ezagutzera. 

 
Erlazionatuak

Ipar martxa, Ametzagainan

Txintxarri Aldizkaria 2019 mar 01 Kirola