Intxaurrondora Topoz joan, parkean barrena ibili, eta Txomin Eneara jaitsi ziren. Urumea ibai ertzetik Kursaalera bidea ere egin zuten, Eason bueltako trena hartu aurretik. Bestalde, taldeak ipar martxa hastapen ikastaroa antolatu du; hileko lehen larunbatetan izango dira saioak. Parte hartzeko Ostadarren bulegoetan izena eman behar da.