Porrotx eta Ostadar Ipar martxako kideak aurten ere Aspanogirekin

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 9a, 10:15
Otsailaren 15ean, haur minbizidunen eguna da. Hori gogora ekartzeko, Aspanogiko lagunek martxa antolatu dute igandean, otsailaren 17an.

Oinezko eta ipar martxalariek parte hartu ahalko dute ekimenean. Saguesetik atera eta Haize Orrazian amaituko da martxa.

Lasarte-Oriako lagunak ere ez dira faltako. Porrotx eta Ostadar Ipar martxako kideek ez du hutsik egingo. Herritarrak gonbidatu nahi dituzte ekimenean parte hartzera eta horretarako albistearekin batera ikusi daitezkeen bideotxoak prestatu dituzte.