Santi Arrozpideren aurkako epaiketa gaur hasi da

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 18a

Herriko presoa aske utzi ostean, urtarrilean berriz atxilotu zuten 80. hamarkadako bi atentatuetan parte hartu izana leporatuta.

Urtarrilean San Pedro eliza parean atxilotu zuten Santi Arrozpide herriko preso ohia, 1986ean Madrilen gertatutako atentatu batean parte hartzea leporatuta. Gaur hasi da haren kontrako epaiketa Auzitegi Nazionalean eta fiskalak 14 urteko espetxe zigorra eskatu du berarentzat, agindua eman zuela argudiatuta.

Santiago Arrozpidek aske uzteko eskatu eta ez du deklaratu nahi izan. Gaurko auziaz gain, 1987an Bartzelonan Juan Fructuoso Gomezen kontrako atentatuagatik ere auzipetu dute.

Frantzian betetako espetxe urteak kontutan hartuta atera zen kartzelatik abenduan. Erabakiak polemika handia sortu zuen, eta martxoan, Auzitegi Gorenak, baliogabetu egin zuen Plazaola eta Arrozpide aske uzteko Auzitegi Nazionalak abenduan hartu zuen erabakia. Ordurako kartzeleratuta zegoen Arrospide.