Arrozpideri urtarrilaren 20an ezarri zion espetxe agindua Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak, 1986an eta 1987an ETAk Bartzelonan eta Madrilen burutu zituen bi atentatutan parte hartu izana egotzita. Herritarraren abokatuak helegitea jarri zion Auzitegi Nazioanalaren erabakiari, baina atzera bota du honek. Ihes egiteko arriskurik ez zegoela argudiatu zuen abokatuak, eta Arrozpide bi auzi horiengatik zigortua izango balitz ere, zehaztu zuen ezingo lukeela kartzelean denbora gehiago egin, dagoeneko beteak baititu legeak ezarritako gehienezko 30 urteak.
Auzitegi Nazionalaren erantzuna honakoa izan da: "Ekintza armatuak burutu ditzake ETAk eta arriskua dago Arrozpidek kartzelatik ihes egiteko". Arrazoi horiengatik bota du atzera Arrozpideren abokatuaren helegitea.